Aintzane Usandizaga Lopez
1988 Lasarte-Oria (Gipuzkoa, Euskal Herria)
Artearen Historia ikasi zuen eta alor desberdinetan lan egin du; besteak beste, arte eta kultur zentroetan aritu da, gidoilari jardun du hainbat telebista saiotan eta arte hezkuntza eta kultur bitartekaritza proiektuetan murgildu da.
Zomorrotu (Elkar, 2023) eta Kabitu ezina (Elkar, 2019) liburuak argitaratu ditu, baita bi album ilustratu ere: (Ia) guztia moztu eta itsats daiteke. Esther Ferrer eta denbora (Pamiela, 2022), Aran Santamariarekin Bagara sailerako sorturiko lehen alea, eta Etxe honetan (Pamiela, 2019) Gaston ilustratzailearekin batera, Etxepare eta JUUL sariak eskuratu dituen lana.
Hainbat kolaborazio egin ditu, Berriako Udako narrazioak edo Mira ataletan esaterako, eta Tupust! kolektiboaren Zu komiki-antologian, besteak beste.