Amaia Alvarez Uria
1978
Euskal Filologian lizentziaduna eta Literaturan doktorea da, eta EHUko Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika saileko irakaslea da gaur egun. Argia aldizkarian literatura kritika egiten du eta Sareinak taldeko kidea da. Sexu/Genero mintegia izeneko irakurle talde feministaren dinamizatzailea da Hezkuntza eta Kirol Fakultatean, eta Gasteizko Emakumeen Etxeko Eleen Ganbara liburutegiko kolaboratzailea. Katalina Eleizegi eta Katalina Erausori buruzko ikerketa lanak argitaratu ditu. Feminista eta euskaltzalea da, eta ikuspegi horietatik hizkuntza, literatura, antzerkia edo hezkuntza aztertu ditu, besteak beste. Gorputza eta generoa euskal kulturan eta literaturan eta Ekin eta joka. Azken ikerketak euskal teatroaz liburu kolektiboak koordinatu ditu.