Amaia Egidazu Arrube
1981 Durango (Bizkaia, Euskal Herria)
berriztarrak umetatik izan du naturarekiko begirunea, eta zaletasun horrek Euskal Herriko Unibertsitatean Biologia ikasketak aukeratzera eraman zuen.
Ingurumena eta energía berriztagarrien sektorean lan jarduera desberdinetan aritu ondoren, haurren pedagogiarekiko interesak arlo horretako formakuntzetan murgiltzera bultzatu zuen.
Egun, amatasuna eta haur txikien bidelagun lana uztartzen ditu eskola aktibo batean.
Tamara Chubarovsky-ren errima-sortak eta ipuinak euskarara itzuli eta moldatu ditu. Txikienentzako ipuin kontaketan ere dihardu aukera duenetan.
Gaztetatik ditu gustuko arte plastikoak eta sormen-lanak.