Ana García Castellano
Madrid (Madrid, Est. Español)
Zuzenbidea ikasi zuen lehenik, baita aholkularitzari buruzko master bat egin ere. Orduan abiatu zen entzutearen bidean, eta ipuinetan zegoen jakintza guztiaren bila hasi zen. Ipuin-kontalari eta idazle jardun du, eta horrek mundu osora eraman du, hamaika herrialdetan eman baititu ikastaroak eta lantegiak. Hamarnaka liburu argitaratu ditu, bereziki haur eta gazteentzat.