Aran Santamaria Garate
1968 Zumaia (Gipuzkoa, Euskal Herria)
Zeramika ikasketekin hasi zuen bere sorkuntza ibilbidea, Debako eskolan eta Aiako Tailerrean. Zelai-Azpi kolektiboarekin ere erakusketa ugari egin zituen instalazioaren arloan. Bakarkako ibilbidean liburuak eraldatzen ditu; pop-up teknika eta collagea dira gehien maite dituenak.