Aritz Galarraga Lopetegi
1980 Hondarribia (Gipuzkoa, Euskal Herrian)
Arte eta Literatura ikasketak egin ditu Bilbo eta Bartzelonan. Unibertsitate irakasle gisa aritu da UABn, UBn eta EHUn. Ipuin katalan garaikideak biltzen dituen Hobe kontatzen ez badidazu (2014) liburuko aukeraketa eta hitzaurrea egiteaz gain, Joxemari Iturralde (Kaleidoskopioa, Pamiela, 2012) eta Joxemiel Bidador (Klasiko bitxi, arront klasiko, Pamiela, 2016) idazleen prentsarako artikuluen edizio bana prestatu du.
Salvador Espriu eta Joan Vinyoli poeta katalanen poemak itzuli ditu euskarara, eta Gabriel Ferrater poeta katalanaren poema antologia bat publikatu du Munduko Poesia Kaierak bilduman.
Euskal hedabideetako ohiko kolaboratzailea da, Argia, Berria, Deia, Erlea, Euskadi Irratia, The Balde eta abarretan. Estralanak liburuan (2017) bildu dizkiote prentsarako idatzi dituen testu esanguratsuenetako batzuk. Posteritatea izeneko lanean (2020), aldiz, hamar urtez idatzitako nobedade ez diren liburuen iruzkinak.