Ekaitz Goienetxea Cereceda
1982 Miarritze (Lapurdi, Euskal Herria)
Bermeon bizi da eta bertan lan egin, Talako Kantinan tabernari eta kultur programatzaile. Kazetaritzan lizentziatua da, euskarazko prentsan aritua, eta publizitate eta marketin lanak ere egiten ditu, literatur sorkuntzaz gain. Ez du bakarkako libururik orain arte, baina Gabriel Aresti ipuin sariketa irabazi du, eta Eslovenian literatur egonaldi bat ere egina da “Beste Hitzak” programarekin.