Eneko Barberena Mondragon
1983, Arrasate (Gipuzkoa)
Erdi giputz erdi aetz, Arrasaten jaio zen Eneko Barberena Mondragon, 1983an, eta gaur egun Aretxabaletan bizi da. Literaturaren arloan ipuinak, poesia, elkarrizketak eta nobela jorratu ditu. Augustin Zubikarai saria irabazi zuen Ondarroan 2018an, eta (H)ilbeltza beka Baztanen 2021ean. Hainbat hedabidetan ere kolaboratu du; hala nola, Goiena, Puntua, Ttap, Hala Bedi, Info 7, Gara, Txapa Irratia, Hitzen Uberan, Gaztesarea eta Xirika medioetan. Egun “Sagasti Etxea” izeneko literatur bloga du martxan Goiena.eus atarian.