Estitxu Fernandez Maritxalar
1975 Lesaka (Nafarroa, Euskal Herria)
Psikologoa da, osasun mental perinatalean aditua. Garai batean kazetari eta bertsolari jardun zen, eta azken urteetan haurdunaldian, erdiondoan eta hazierako lehen urteetan emakumeak beren behar emozionaletan akonpainatzen ditu. Horri loturik, amatasuna, feminismoa eta haurdunaldi zein erditze kontzienteak hizpide izan ditu Gure erditzearen jabe (Erein, 2014) eta M ama eme ume (Elkar, 2022) liburuetan, azken hori Erika Lagomarekin batera idatzia.