Etgar Keret
1967 Ramat Gan (Israel)
Israeldar idazlerik arrakastatsuenen artean dago. Horrez gain, irakaslea da Tel Aviveko Unibertsitatean, eta Israelgo telebistan ere aritua da. Meduzot filma zuzendu zuen, zeinak Camera d'Or saria eskuratu baitzuen Canneseko Zinemaldian.
Etgar Keret-ek hizkera arrunta erabiliz eta umore beltza, surrealismoa eta ironia nahastuz kontatzen ditu bere istorioak, non bizikide baitira soldaduak, judutar ultraortodoxoak eta israeldar arabiarrak, eta egungo israeldar gizartea deskribatzen baita. Hori dela eta, hebreerazko egungo narratibaren erakusle gailentzat jotzen da Keret.