Glòria Granell Barberà
1987 El Morell (Tarragona, Paisös catalans)
Sakontasunaren eta sotila eta ikusezina denaren zalea. Zineman eta Ikus-entzunezkoetan graduatu ondoren, Ateneu Barcelonès-ko Idazketa Eskolan, Beckett Aretoan, Narratiba Terapeutikoko Eskolan eta Zentzumenen Antzerkia konpainian jarraitu zituen ikasketak. Istorioekiko eta haien ahalmen eraldatzailearekiko pasioak International School of Storytelling-en ahozko narrazioa esploratzera eraman zuen. Idazteaz gain, yoga eskolak ematen ditu, basoan zeharreko bainuetan gidari-lanak egiten ditu eta erretiroak antolatzen ditu natura betean, artearen eta idazketaren bidez sormena pizteko asmoz.