Gontzal Avila
1959 Donostia (Gipuzkoa, Euskal Herria)
Magisteritzan diplomatua eta Biologia Zientzietan lizentziatua. Zenbait urtez Lehen Hezkuntzan eta Lanbide Hezkuntzan irakasle aritu da, eta, gaur egun, DBHn dihardu, Teknologiako irakasle gisa. Argazkilaritzaren hastapena DBHko Ikasleentzat (Erein, 2001), eta Lanbide Hezkuntzarako Osasun-arreta (Jakinbai, 2009) argitaratu ditu. Bestalde, Elhuyar (2000) eta Vida Apicola (2001) aldizkarietan erleen munduari buruzko artikuluak idatzi ditu. Narratiban ere sartu-irtenak egin ditu, eta bidaia-kronikak argitaratu ditu Egunkarian, Berrian eta Diario Vascoren Zabalik gehigarrian. Denbora librea duenean, familiarekin edo lagunekin mendira joateko eta bidaiatzeko aprobetxatzen du.