Iratxe Ormatza Imatz
1971 Bakio (Bizkaia, Euskal Herria)
Ingalaterran, soziologia ikasi zuen, York unibertsitatean gradua, eta Kent-ekoan graduondokoa. Handik etorrita, aldi baterako hainbat lanetan jardun, eta ikasten segitu zuen, EHUn, besteak beste. Gerora, soziologiari lotutakoa utzi, eta testuak itzultzeari ekin zion, itzulpengintza masterra egitearekin batera.