Irène Némirovsky
1903 Kiev (Imperio ruso) - 1942 Auschwitz (Polonia)
Judu familia aberats batean jaio zen. Haurtzaro bakartia izan zuen Irenek, zaintzen zuen haurtzaina lagun bakar. 1917an iraultza sobietarra gertatu zenean, familiak Moskura alde egin zuen lehenik eta handik Finlandiara, azkenean Frantzian porturatzeko. Oro har, Irenek nerabezaro zoroa eduki zuen: festa, harreman eta amorante ugarirekin. 1929an, hogeita sei urterekin David Golder, bere lehen liburua argitaratu zuen, arrakasta nabarmena erdietsiz. Hurrengo urteetan, Frantzian, sona handieneko argitaletxeetan eman zuten argitara bere lana, eta hainbat hizkuntzetara itzuli zuten. 1940an juduen estatutua indarrean jartzearekin batera Irenek arazoak izan zituen: argitaletxe frantsesek katalogoa “arazteari” ekin zioten eta, ondorioz, ezin izan zuen ezer argitaratu, eta argitaratutako urria izengoitiarekin egin zuen. 1942an jendarmeek atxilotu eta Pithiviersko kontzentrazio-esparrura eraman zuten. Hurrengo egunean Auschwitzera eraman eta handik gutxira erail zuten naziek. Hainbeste idazlek bezala, errekonozimendua batez ere hil ostean lortu zuen Nemirovskyk, batik bat 2004an Frantzian Suite française izena hartu zuen eskuizkribua argitaratu zenetik.
Premios
Premio Renaudot