Joseba Aurkenerena Barandiaran
20 de febrero de 1956, Donostia
Donostian jaioa, Historia lizentziatura burutu zuen hiri honetako EUTGn. Irakasle aritu da lanean Euskal Herriko zenbait ikastetxe eta institututan. Gaur erretretan dago.
Larogeiko hamarkadan euskal kulturari buruzko hainbat artikulu plazaratu zuen euskal prentsan Karlos Barrentsoro goitizenaz. Lezon bizi izan zen urte luzetan eta bertako kultura zinegotzia izan zen Mikel Arrizabalaga alkatearen lehen legealdian (1987-1991).
1996tik Lapurdiko Urruñan bizi da bere familiarekin. Donibane Lohizuneko Begiraleak Euskal Kultura elkarteko kidea da. Besteak beste, Karmel, Maiatz, Hatsaren Poesia, Eskuz eta Begiz, Lezoko Portua, Elinberri.eus, Zu-zeu.eus eta Kazeta.eus agerkarietan idazten du.