- Home
- Librería
- Autores/as
- Joxan Elosegi
Joxan Elosegi
Joxan Elosegi Arregi (Irun, Gipuzkoa, 1955) itzultzaile, kulturgile, euskara irakasle eta denbora-pasa sortzailea da. Filologian lizentziaduna, aldizkari ugaritan kolaboratu du (Ustela, Oh! Euzkadi...), eta beste zenbaiten sortzaile ere bada (Plazara, Irunero, Luma...). 2020ko Jose Antonio Loidi beka eskuratu zuen, Aitor Errazkinekin batera, Bertsoak eta bertsolariak Irunen XIX. mendean izeneko ikerketa lana ontzeko. 2021eko Euskadi literatur saria irabazi zuen, itzulpenaren atalean, Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak lanarengatik. Epaimahaiko kideen arabera, «jatorrizkoaren jario orobat bitxi eta magikoa euskarara isurtzen asmatu" zuen Elosegik
Compartir