Joxe Austin Arrieta Ugartetxea
1949 Donostia (Gipuzkoa, Euskal Herria)
Euskal idazlea da eta poesia, narrazioa eta itzulpengintza jorratu ditu. Lan hauek argitaratu ditu, besteak beste: Abuztuaren 15eko bazkalondoa (GAK, 1979), Manu militari (Elkar, 1987) eta Terra Sigillata (Txalaparta, 2008), eleberriak; Bertso-paper printzatuak (Elkar, 1985), Mintzoen mintzak (Elkar, 1989) eta Graffitien ganbara (Kutxa, 1995), poemarioak; eta literatura unibertsaleko eleberri ospetsu hauen itzulpenak: Marguerite Yourcenarren Hadrianoren oroitzapenak (Elkar, 1985), William Goldingen Eulien Ugazaba (Elkar, 1990), Max Frischen Homo Faber (Elkar, 2001) eta Marcel Prousten Denbora galduaren bila.