Julen Kaltzada Ugalde
1935 Busturia (Bizkaia, Euskal Herria) - 2017 Bilbo (Bizkaia, Euskal Herria)
Abadetu eta beste hainbat apaizekin Euskal Herriak jasaten zuen egoera salatzeko ekintza ugari egin ostean, atxilotua eta kartzelatua izan zen. 1970. urtean, Burgosko Prozesuan epaitu zuten beste hamabost lagunekin batera ETAri laguntza eman izanaren akusaziopean. Zamorako apaiz-kartzelan eman zuen denbora gehien, handik Valentzia ondoko Gilet herrira eraman zuten eta han askatasuna erdietsi zuen 1977ko amnistiaren bidez. Herri-mugimenduan lan ugari egindakoa, nabarmentzekoak dira Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundean egindako lanak eta izandako ardurak. Herriak eta gizonak saiakera idatzi zuen 1979. urtean eta hainbat liburu euskaratu ditu.