Kirmen Uribe Urbieta
1970 Ondarroa (Bizkaia, Euskal Herria)
Euskal idazlea da. Arrantzale familia batean jaio zen. Euskal Filologia ikasi zuen Gasteizen eta Literatura Konparatuko graduondoko ikasketak egin zituen Trenton (Italia). Intsumiso agertzeagatik kartzelan zegoela jaso zuen 1995 urtean lehenengo literatur sari handia: Becerro de Bengoa Saria, Jon Elordirekin batera moldatu zuen Lizardi eta erotismoa lanagatik. 2008an, Espainiako Kritika Saria Euskarazko nobelaren alorrean jaso zuen Bilbao-New York-Bilbao nobelarengatik eta 2009ko urrian, Espainiako Literatur Saria liburu beragatik.