Leire Salaberria Urdanpilleta
1983, Andoain
Donostian bizi da eta bertan egiten du lan. Arte Ederretan lizentziaduna da EHUn, eta Ilustrazio eta Diseinu graduondokoak egin zituen Bartzelonako Eina Centre Universitari de Disseny i Art izenekoan. Boloniako ilustratzaileen erakusketan eta Bratislavako biurtekoan parte hartzeko aukeratua izan zen, eta Iberoamerica Ilustra katalogoan erakutsi ditu bere lanak. 30 liburutik gora argitaratu ditu hamaika herrialdetan; esate baterako, Txilen, Espainian, Ameriketako Estatu Batuetan, Italian, Mexikon, Frantzian eta Britania Handian. Liburu horietako asko beste hizkuntza batzuetara itzuli dituzte. Hainbat sari jaso ditu; ohorezko aipamena Sharjahko liburu azokan, Colibrí saria, Fundación Cuatro Gatos saria eta Etxepare saria, besteak beste.