Marina Tsvetaieva
Mosku, 1892 - Jelabuga, 1941 (Errusia)
Familia burges batean hezia, ikasketak Italian, Suitzan eta Frantzian osatu zituen. 1917ko Iraultzatik ihesi, urte asko egin zituen erbestean, Pragan, Berlinen eta, batez ere, Parisen, zailtasun ekonomiko larrien pean, erbesteratuen zirkuluak baztertua eta bere lanak argitaratzeko oztopo ikaragarriekin. 1939an itzuli zen, semearekin, Sobietar Batasunera, alabaren eta senarraren atzetik. Sobietar Batasuneko garai hartako izugarrikerietan itoa, senarra fusilatua, alaba preso, bizimodua aurrera atera ezinda eta, azkenik, Tatarstanera ebakuatua, bere buruaz beste egin zuen, Jelabugan, 1941ean.