'Mattin' Iñaki Martiarena Otxotorena
1967 Donostia (Gipuzkoa, Euskal Herria)
ibilbide luzeko marrazkilaria. Urteak daramatza komikiak egiten. Pertsonaia askoren egilea da: Moko eta Karmele, Ander eta Graun eta Belardo belar meta ospetsua. Alor ugari jorratu ohi du: komikia, ilustrazioa, jende aurreko saioak, tailerrak… Ezaguna da adibidez euskarazko prentsan egindako umore grafiko lana. Hauxe da bere lehen komiki luzea.