Mitxelko Uranga Alvarez
1978 Berango (Bizkaia, Euskal Herria)
filosofian doktorea da, eta arlo hori irakasten du Sopelako Ander Deuna ikastolan. Mitxoleta elektrikoetan koleopteroak (Ediciones Beta, 2010) poesia lanaz gain, zenbait saiakera argitaratu ditu euskal identitatea eta hipermodernitateari buruz: Espektroak. Euskal terroristak (Utriusque Vasconiae, 2010), Espektroak. Gutun bat euskalduntasunari buruz (Utriusque Vasconiae, 2011), Espektroak. Euskaldunak Europan (Utriusque Vasconiae, 2012), Euskomunitatea. Manifestu euskaltzalea (Utriusque Vasconiae, 2013), Eros(ki). Merkatuaren erotizazioa, erotismoaren merkantilizazioa (Pamiela, 2014. Juan Zelaia saria 2013) eta Tartaroa. Mina, boterea eta egia (Pamiela, 2015. Euskadi Saiakera Saria).