Olga Carmona Peral
1977 La Línea de la Concepción (Cádiz, Est. Español)
Arte Ederretan lizentziaduna (Granadako Unibertsitatea) da, eta Ilustrazio Zientifikoa graduondokoa (UPV/EHU) egin zuen. 2004an hasi zen komikiak argitaratzen, eta ordutik autore oso jardun izan da, nahiz eta hainbat gidoilarirekin ere kolaboratu duen txandaka. Hauek dira argitaratu dituen zenbait lan: Lady Enigma (Cósmica, Aces Weekly), Comando malva (Dos bigotes), Normal (Dibbuks), Salvando las distancias (Ong Colectivo Milenta Muyeres), 50 Años no es nada (Dibbuks eta Aleta Ediciones), Probabilidades (Recerca Editorial). Irudigile gisa, Santillana, Edinumen, Vicens Vives, MacMillan eta Oxford University Press argitaletxeetarako eta El País Semanal aldizkarirako lanak egin ditu, besteak beste.
olgacarmonaperal.blogspot.com (@olga_CPeral)