Robert Larrandabürü
Larrain (Zuberoa, Euskal Herria)
Larrainen sortua, haur denbora Parisen pasatu zuen baina egun Atharratzen bizi da. Mendizale handia, Euskal Herriko zoin munduko tontor famatuenak igo ditu, hauen artean Everest gailurra. Mendi laguntzaile profesionala da eta ibilaldi edo bizikleta ateraldiak antolatzen ditu Mertxe, bere emaztearekin. Gida liburu anitzetan parte hartu du azken urteetan.