Tasio Erkizia Almandoz
1943 Lesaka (Nafarroa, Euskal Herria)
Apaiz ordenatu zen eta Psikologian lizentziatu. 1971. urtetik aurrera Karmelo ikastolan eskolak ematen hasi zen eta bertoko zuzendari ere izan zen. Herri Batasunaren sorreran parte hartu zuen eta geroztik hamaika lan egin ditu ezker abertzalean eta herri mugimenduan; esate batera, Errigora ekimenaren bultzatzaileetako bat da, eta Labore Oartso eta Labore Bilbo elikaduraren aldeko proiektuen garapenean parte hartu du.