- Home
- Librería
- Autores/as
- Urtzi Urkizu
Urtzi Urkizu
Urtzi Urkizu Adrian (Lezo, Gipuzkoa, 1975)
Urtzi Urkizu Adrian. Kazetaritzan lizentziatua (EHU, 1998). Lezoko Orratx! herri aldizkariaren sortzaileetakoa izan zen, eta han kolaboratu zuen 1996tik 2003ra. Oarso Telebista sortzeko prozesuan ere parte hartu zuen, eta telebistaren albistegi zuzendaria izan zen 1998an. Euskaldunon Egunkaria-n erredaktore aritu zen, 1999tik 2003ra, egunkaria itxi zuten arte; ondotik, Berria-n egin du lan egunkaria 2003ko ekainean sortu zutenetik, eta hemezortzi urteotan han aritu da kazetari.
Bi dokumental zuzendu ditu: No excuse! (Mikelazulo kultur elkartearen ingurukoa) eta Euskaldunon Goya (Luis Goia zinema ekoizlearen gainekoa).
Zenbait liburu kolektibotan parte hartu du. Bakarka, berriz, literaturako bi lan ditu argitaratuak: Beta (Autoekoizpena, 2007) eta Kezka bat gutxiago (Maiatz, 2012).
2012tik 2020ra, Zurriolako butaka telebista saioaren koordinatzaile eta gidoilaria izan da (bederatzi urtez hori izan zen euskaraz Donostiako Zinemaldian egiten zen telebista saio bakarra).
Berria-n espezializatuta dago komunikabideen, kazetaritzako eta ikus-entzunezkoekin lotutako gaietan.
Compartir