Xabier Eizagirre Gesalaga
1966 Zarautz (Gipuzkoa, Euskal Herria)
Filosofian lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. EHUko Logika eta Zientziaren Filosofia Saileko irakaslea izan zen. Hainbat argitalpen egin ditu zientziaren filosofiaren esparruan; besteak beste: Zer da zientzi teoria delako hori? (EHU, 1992; Patxi Baztarrika, Andoni Ibarra eta Jabier Oiangurenekin batera), Zientzi razionaltasuneranzko urratsak (EHU, 1998; Andoni Ibarrarekin batera), Dogmak zientzian? (Jakin, 2003; Juan Bautista Bengoetxearekin batera). 1999tik Jakin aldizkariko erredakzio arduraduna izan da, eta 2014tik aurrera erredakzio burua da.