Aititaren betaurrekoak
Askotan galdetu diot neure buruari. Zerk eramaten du pertsona bat —kasu honetan bi, Agus Perezen izena aipatzeak beti dakarrelako segidan Lali Marimonen aipamena— asteburuero autoa hartu, kilometro mordoxka egin, batean Bilbotik Gasteizera, hurrengoan Donostiara, segidan Luhusora... joan, antzezlan bat ikusi, etxera itzuli, eta goizaldeko ordu txikietan egunkarirako kritika idaztera? Erantzunik ez daukat, baina pentsatzen dut oholtza gaineko arteak asko maitatu behar direla horretarako. Are gehiago. Antzerkia, dantza eta zirkua maitatzeaz gain, kazetaritza ere maitatu behar da, kazetaritza sortzaileen eta hartzaileen arteko zubi izan daitekeen neurrian. Agusek maite ditu arte eszenikoak, maite du kazetaritza, eta esango nuke bi maitasun horien emaitza dela bere lana.
Mikel Lizarralde
Bi atal topatuko ditu irakurleak liburu honetan: lehenengoan, Agus Perezek kritikari jardunaren erraiak agerian utziko ditu, ohi duen estilo pertsonal eta zorrotzarekin. Bigarrenean, bere ibilbidean idatzitako 2.000tik gorako iruzkinetatik 30 aukeratu ditu, eta irakurketa berri bat gehitu die gaurko begietatik. Euskal teatroak ezinbestekoa duen ondarea da Agus Perezek hogeita hamar urtez osatu duena, eta liburu hau horren isla da.
Comentarios 0 Comentario(s)