Amerikaren arrakalak
Mikel Reparaz kazetariak 2020an kaleratu zuen “Las grietas de América” landa-ikerketa zorrotza eta erabat jakingarria, eta Euskadi Saria eman zioten horregatik. Liburu haren bertsioa prestatu du orain, azken urteotan munduko herrialderik korapilotsuenetako bat den Ameriketako Estatu Batuetan gertatu diren gauzarik garrantzitsuenak gehituz (Trump, Biden, Harris), eta hartara Reparazen kazetari lan sarituaren gaineko interesa berrituz. Polizia zuri baten belaunpean George Floyden agoniara eta Minneapolisko ondorengo istiluetara daramaten zurrunbiloen erdian, Mikel Reparaz kazetaria Estatu Batuetan zehar dabil arraza-gatazkak eta iraganeko zauriek zatitutako gizartea ulertzen lagunduko duten istorioen bila.
23,00 €
21,85 €
Klub
Cantidad
Comentarios 0 Comentario(s)