Ardo
Ardoari gorazarre eginez, madarikatuz edo bere eraginaren pean idatzi eta kantatutako doinuak milaka izango direla ziur gara, baina lehen hitzetik azkenera, izenburu eta barneko liburuxkako marrazkietan, zuku gorriaren lilurari guztiz eskaini zaizkion diskorik edo hobe esan, disko libururik (12 kantu, 50 poema eta 24 ilustrazio baitira guztira “artefaktua” osatzen dutenak) nekez gogoratzen dugu. Are gutxiago, Morauren sentsibilitate xarmagarriaz edabe magikoaren alderdi guztiak hain modu ederrean azaldu dutenak. Plazerrak, jakinahiak, eta, batez ere, zaletasunak eskutik hartuta eginda daude abesti denak Morauren esanetan, eta hitzez hitz, notaz nota, doinuen zirrikitu guztiak blaitzen dituela eta era berean, geu entzuleok blaitzen (eta pittin bat mozkortzen) gaituela esan daiteke.
Comentarios 0 Comentario(s)