Baita hondakinak ere
Ez dakit nor den, baina norbaitek denbora bat kalkulatu dit hemen. Eskaileretako argiari sakatu eta bertan gelditu naiz ikustera noiz suposatzen nauten kanpoan, noiz behar nukeen beste inon, agian beste inorekin, edo behintzat ez hemen: bakarrik, geldi, isilik. Ezertan ez. Bataz besteko presentzia bat dut munduaren leku zehatz honetan, eta nire ausazko existentziaren denbora agortzea erabaki dut gaur, beste inori eszedenterik utzi gabe. Norentzat dira nire segundoak ni ez nagoenean? Ordezkatzen al naute? Bigarrenez sakatu diot argiari, geldi, ezin asmatuz zer beste unerengatik sakrifikatu behar nukeen une hau, zer beste lekutan pentsatu nauten, eta zer beste bizitza amestu didaten..
13,50 €
12,82 €
Klub
Cantidad
Comentarios 0 Comentario(s)