Bat bi hiru gabonak datozkigu
“BAT, BI HIRU TXIRULIRU!" eta “BAT BI HIRU BANPIRO” lanen ondotik, Nadia Budde egoera burugabe, hitz-joko eta errima
zoroz beteriko proposamen berri batekin datorkigu.
Oraingo honetan, kultura desberdinetan gabonekin loturik agertzen diren pertsonaiak eta gauzak dira erritmoz beteriko
bertso kateatuen protagonistak: pinuak, elur-oreinak, elfoak, gailetazko gizontxoak, Intxaur-kraskagailua, Bizarzuri, Errege
Magoak…
Formatu bereziko album honek ikasteko eta jolaserako bidea eskaintzen digu. “Kantatzeko eta kontatzeko” proposamen bat
dugu hau, aurre-irakurleen eta lehen irakurleen irudimena eta komunikazio-gaitasuna garatzeko aukera paregabea
eskaintzen duena.
14,00 €
13,30 €
Klub
Cantidad
Comentarios 0 Comentario(s)