Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama
Joseba Jaka Beka 2016
Gauza asko da batean nobela hau: egileak bere amari eskainitako maitasun-kanta luze bat; familia osoaren historia eta istorio sorta txirikordatu bat; gaixotasun baten etorkiaren bila haurtzaroko oroitzapenetan barrena egindako introspekzio ariketa bat; ama izan ezin eta ahal eta nahi izatearen edo ez izatearen inguruko gogoeta zalantzazko, sigi-sagatsu bat?
Alaine Agirrek aurreko eleberrietan erakutsi dituen dohainak agerian daude lan honetan ere: berben bitartez edertasuna, erritmoa, musikaltasuna bilatzea, sentimenduak leungarririk gabe espresatzea? horiek guztiek ematen diote intentsitate eta emozio berezia kontakizunari.
Proiektu honek irabazi zuen 2016ko Joseba Jaka beka.
20,75 €
19,71 €
Klub
Cantidad
Comentarios 0 Comentario(s)