Bi neraberen Euskal Herriko itzulia
Gure hizkuntzaren ikasteko bide luzea eta zaila izaten da, maiz neketsua, anitzetan zirraragarria bainan beti ederra eta bukaeran, mundu berri batean sartzeko atea idekitzen dizu, Euskaldunena edo hobeki erran euskararena. Zeren, ez dezagun sekulan ahantz, ate hori irekitzeko den giltza bakarra hizkuntzarena da, bost axola sor-lekua, larruaren kolorea edo sinestea.
Luzea ere, uztaileko goiz eder batez Iraia eta Mattin gure bi lagunek hartuko dutena, 700 kilometro Euskal Herri guzian zehar, luzea eta batzuetan gogorra bainan heltzean, herri txiki honen partaide eta eragile izatearen osotasun eta harrotasun sentimenduarekin.
Gipuzkoan, Bizkaian, Araban, Nafarroan, Zuberoan, Baxe Nafarroan eta Lapurdin gaindi, bi adiskide nerabeek euskararen mundua ikusi eta maitatzen ikasiko dute, jendeak ezagutu, lekuak, sentimenduak, zirrarak, bidaia iniziatikoa nolazpait, euskara ikasteko bidean sartzen diren gazteek eta helduek egiten duten bezalakoa, hots.
Marrazki bikainez apainduriko liburuxka hau haientzat da, bat eta Euskal Herria ezagutu eta maite nahi duten guzientzat ere.
Comentarios adicionales
B2 maila
15,00 €
14,25 €
Klub
Cantidad
Detalles
Editorial
Lako 16
Género
Narrativa
ISBN
978-24-90320-16-5
Idioma
Euskera
Fecha de publicación
3 diciembre 2021
Páginas
126
Peso
272gr
Comentarios 0 Comentario(s)