Bihotz-begietan
Poeta hirira doa trenez. Artasoro bat ikusi du bultzi-leihotik. Ederrenean dago arto-saila. Berde. Baina poetari “arto musker” etorri zaio burura eta ez “arto berde”. (...). Bestalde, eguzkia bete-betean baita, poetak beste jauzi bat ere egin du, natura urrez jantzia ikusi baitu. Soroan zut eta bero galgatan ari den nekazariak, aldiz, “gizandi bat” dirudi bere gorputzak egiten duen itzalaren eraginez. Trenetik ikusten diren bazterrek, berriz, “gurarizko aberria”ren nostalgia eragiten diote poetari.
Lizardiren ahaleginak munduaren ikuskera ugaritu nahi luke eta poesia egiteko darabilen hizkuntza berrituz duindu, duinduz aberastu. Horren atzetik dabil poeta, jakite-hegoek igotako hizkera poetiko baten bila: bere ahotsa grabatu nahi luke, zizelak harrian nola, hitzezko moldean.
Euskarak eman duen poema liburu ederrenen artean eder, Lizardiren Bihotz-begietan da eragin handiena izan duen obra euskal poesian: ia mende osoa pasatu da argitaratu zenetik (1932) eta ordutik honako euskal poesia ezin da ulertu Lizardi gabe.
Comentarios 0 Comentario(s)