Bihotzaren ipar aldea
“Amaia Salazarrek, hamabi urte zituela, hamasei ordu igaro zituen basoan galduta. Goizaldean aurkitu zuten, bidea galdu zuen tokitik hogeita hamar kilometrora, iparrerantz. Topatu zutenean, konorterik gabe zegoen, euritan, eta arropa belztuta eta erreta zeraman: suaren garretatik salbatu berri duten Erdi Aroko sorgin bat zirudien. Azala, berriz, zuri-zuria zeukan, garbia eta hotza, izotzetatik atera berri balitz bezala”.
2005eko abuztuan, krimen-sorta batek Baztango bailara inarrosi baino askoz lehenago, Amaia Salazar hogeita bost urteko gaztea, Foruzaingoko inspektoreordea, Estatu Batuetara joan da, FBIko akademiak Europoleko poliziei eskaintzen dien ikastaro batera; Aloisius Dupree du irakasle, ikerketen unitateko burua. Besteak beste, kasu erreal bat aztertu behar dute ikasleek, “konpositorea” deritzon serieko hiltzaile baten kasua, zeinak natur hondamendiak gertatu diren tokietara joan eta familiak hiltzen baititu, erritual ia liturgiko bati jarraituz. Espero gabe, ikerketa-taldean sartuko da Amaia, eta New Orleansera abiatuko da, hiriaren historiako hurakanik latzenaren bezperan, hiltzaileari aurrea hartu nahian…
Baina, orduan, izeba Engraxik deituko dio Elizondotik, eta berriro esnatuko dira haurtzaroko mamuak Amaiaren baitan, eta parez pare etorriko zaizkio beldurrak eta oroitzapenak, bihotzaren iparreko aldearen ezagutza apartekoa ematen diotenak.
Comentarios 0 Comentario(s)