Claude eta Morino 2 Zorionak zuri!
Sorcières sarirako (Frantziako liburuzainen saria) 2019 07
Pépite sarirako (Montreuil-eko Haur eta Gazteentzako Liburuaren Azokako) 2018 05
Morino zezenaren urtebetetzea da, eta auskalo zer prestatu duen Claude eskeletoak lagunaren eguna ospatzeko. Ez da ohiko ospakizun bat izango, hori seguru. Meriendatxo bat hondartzan, agian? Edo beste bidaia bat karabanan? Zaila da aurretik jakitea, zeren Clauderen oina arrain txiki baten ahoan desagertu, arrain handiago batek arrain txikia jan, eta arrantza-ontzi batek arrain handia harrapatuko baitu. Nola edo hala, oin hori topatu beharra dago! Bi lagunek hondartza nudista bat zeharkatu behar badute Kapetonera heltzeko edo Purrustegi sorginaren erratzetako armairura sartu behar badute, hala egingo dute, eta gerorako utziko urtebetetze tarta.
Adrien Albertek adiskidetasunari eta hazteari buruzko alegia bat eskaini zigun Claude eta Morinoren lehen abenturan, eta ildo berari jarraitzen dio bigarren liburuki honek, beti ere umore absurduaz eta nonahiko samurtasunez apaindurik.
14,00 €
13,30 €
Klub
Cantidad
Comentarios 0 Comentario(s)