Cesta de la compra

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotal
Envío exprés Envío normal Gastos de envío Envío gratis
Te quedan para que el envío sea gratuito Te quedan para que el el coste sea de 2€
Cupón de descuento {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Te quedan {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ para gastar de tu cupón de descuento. Ten en cuenta que el cupón sólo puedes usarlo una vez.
Total a pagar
Envíos en 24h. Envíos en 72h. El pedido te llegará el {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Actualmente no tienes nada en la cesta de la compra. Ir a la librería.
Edna St. Vincent Millay
Edna St. Vincent Millay
10,00 € 9,50 € Klub
Añadir a la cesta

Edna St. Vincent Millay

XX. mendeko ingelesezko poesia lirikoan maisu-maistren artean Edna St. Vincent Millayk leku berezia du dudarik gabe. Idazle goiztiarra izan zen, nerabe zela argitaratu zituen lehenengo poemak St. Nicholas haurrentzako literatur aldizkari garrantzitsuan. Hogeita hamaika urte betetzerako Pulitzer Poesia Saria eskuratu zuen, sari hori lortu zuen lehenengo emakumea, eta Estatu Batuetako poeta entzutetsuenetakoa bilakatu zen, nahiz eta beti izan zuen gainean begirada gurasokeriazkoa literatur munduko gizon jarriengandik. 1892an Rockland hirian jaio zen (Maine, Estatu Batuak) eta bere ama dibortziatuak bultzatutako kultur hezkuntza aberatsa jaso zuen txikitatik. Halaxe ezagutu zituen ingeles literaturako klasiko handiak, eta amak kuraiatuta aurkeztu zen lehenengo poesia sarietara, zeinek literatur mundurako sarbidea eman zioten.

      Poesia lirikoari jarraiki, ni poetikoaren sentimendu barnekoak agertzen dira Millayren poesian, edertasunez adieraziak beti ere. Haren esku eta teknika poetiko paregabearen bidez ontzen ditu poesiaren historiako gai klasikoak, hala nola, amodioa, heriotza, haurtzaroa. Begirada feminista ere berezkoa du, baina aldarrikapen argi moduan bainoago hainbat gairen tratamenduan eta begiradan dago bere feminismoa. Esaterako, Hilekoa poeman, non hilekoaren ingurukoak gizon baten ikuspuntutik, eta azpi ironiko nabarmenarekin, lantzen dituen. Horretaz gain, Millayk erabiltzen dituen erreferentzia mitologiko aski ugarietan emakumezkoak dira nagusi, mitoetako kontakizun tradizionalak alderantziz jarriz (Antzinako keinua). Bizi jarrera feminista eta aurrerazaleak, poesiatik kanpo ere ezaguna izan zena, haren produkzio poetiko guztia blaitzen du, eta halaxe agertzen dira ordura arte tabu ziren gaiak: desira sexuala (hetero zein lesbikoa), emakumearen autonomia, damurik eza… Lehen pikua poema labur zoragarria, adibidez, askatasun eta gozamenaren aldarri gisa irakurria, bere belaunaldiko emakumezko askoren ereserki bihurtu zen.

      Gerraren kontrako militante sutsua izan zen, nahiz eta II. Mundu Gerraren aurrean hartutako jarrerak (nazien kontra borrokatzearen aldeko propaganda idatzi zuen) polemika piztu zuen. Bere obran ere, halako biraketa bat sumatzen da garai horretako poemetan, poesia politikoagorantzazkoa, zeina kritikak oro har gaitzetsi egin zuen. Sorta horretakoa litzateke, adibidez, emakumeen eskubideen aldeko LXVII. sonetoa. Azken garaikoa da, halaber, Ez nazio batengatik poema bikaina, besteen aldean narratiboagoa eta formalki libreagoa dena.

      Bere garaiko beste zenbait poetaren aldean, forma klasikoagoak erabili zituen Millayk, nagusiki forma neurtu eta errimatuak baliatuz. Bereziki dira aipagarriak bere sonetoak, forma klasiko aberats eta ugariei (soneto petrarkista, soneto shakespearearra, eta beste) jarraitzen dietenak eta zenbakituta argitaratu zituenak. Egitura doi eta hoskidetasun horiek ahots goran irakurtzera bultzatzen dute irakurlea; ez alferrik izan ziren Millayren errezitalak aski sonatuak, nahiz eta, hastapenetan, irakurketa publikoei uzkur egiten zien. 1932an errezitaldiak egin zituen igande gauero irratsaio batean, eta itzelezko arrakasta izan omen zuen, milaka entzuleko audientzia eskuratuz. Alderdi musikal hori jaso nahian, eskema metrikoak eta errimak errespetatu ditu itzulpenean Ana Moralesek trebetasun miragarriz.

      Millayren poesia formaz klasikotzat eta edukiz moderno eta apurtzailetzat jo izan da, eta kontraste hori da haren poesiaren ezaugarri behinenetako bat. Goi mailako poesia, dudarik ez, orain arte euskaratuak zeuden zenbait ale solteri (Jon Beiztegik, Koldo Izagirrek eta Hedoi Etxartek itzuliak) segida ematen dien kaier honetan irakur dezakezuna.

10,00 €
9,50 € Klub
Cantidad
Comprar

Detalles

Editorial Susa
Susa
Género Poesía
ISBN 978-84-17051-65-5
Idioma Euskera
Fecha de publicación 9 agosto 2021
Páginas 64
Peso 108gr

Valora el libro

Comentarios 0 Comentario(s)

Comprar