Ekoline
Nork entzun du inoiz txakurtxo margolari baten gainean hitz egiten?
Ekolineren zoria txakur zaindari bihurtzea da, baina etxaldea zaindu ordez, margotzen igarotzen du astia. Denborapasa honek landa eremutik borborka ari den Parisera erbesteratzera bultzatuko du.
Erakusketa Unibertsala laster batean etorriko da, eta hiriburuak inoizko garbiena egon behar du munduko bisitariak hartzeko! Ez dirurik eta ez lepokorik duela, Ekolinek
soluzioren bat aurkitu behar du, bestela bota egingo dute handik berriz. Uste du baduela zenbait aukera Argiaren Hirian, non mundu guztiak artista berrien gainean, hau da, inpresionistei buruz, hitz egiten duen. Ekolinek bere margolanak saltzea erabaki du. Baina… jendea txakurtxo margolari bat miresteko prest ote dago?
Comentarios 0 Comentario(s)