Erotik
«Ez dakit zenbat urte daramatzagun elkarrekin, asko, baina nik lehenengo egunean bezalaxe maite zaitut, berdin-berdin behar. Etxetik kanpo, noizbait beste bat besarkatu izan dudanean, ez dut gauza bera sentitu. Nire besoetan gehiago ere gozatu izan ditut, baina ez da zurekin bezala. Ni ez nau zuk bestek gozatzen, ez nau zuk bestek sosegatzen, zuk bestek lasaitzen, erlaxatzen. Oraindik ez dut zu bezalakorik aurkitu. Zurekin lokartu behar dut, zurekin esnatu. Eta esnatutakoan ere, azkar hartu behar zaitut berriro nire kontra indar eginez. Zu nigan sentitzean, bizia sentitzen dut, arnasa ematen didazu goizero-goizero, pakea eta atsedena gauero».
Liburu honetan hamabi istorio eta hamabi marrazki biltzen dira eta bai istorioek bai marrazkiek sexuaren inguruko zerbait iradokiko digute, baina, kontakizuna aurrera joan ahala bestelako zerbait kontatzen bide digute, ala ez? Umorea da liburu honen protagonista.
Detalles
Comentarios 0 Comentario(s)