Eta handik gutxira gaur
"Jende asko bihurtzen da mamua adin batez geroz. Ni 20 urte bete nituen egunean bihurtu nintzen mamua, oraindik ere ondo ulertzen ez ditudan zirkunstantzietan. Eider 22 edo 23 urterekin bihurtuko zen mamu. Zeu ere arrisku larrian zaude, mamua zara jadanik edo mamu bihurtzear zaude. Mamu bihurtzeko arriskua etengabea da benetan biziz gero. Edozeinek, adin batez gero, galdetu beharko lioke bere buruari: Mamu bihurtu naiz? Ala oraindik ez?
Argi dago idazlea bihurtzea, bizi osorako mamu izateko kondena dela, madarikazioren baten ondorioa. Baina mamua bihurtzeko beste modu ugari dago, irakurlearena modu erraz bat da. Mamu bihurtzearena ustekabean gertatzen da, batzuetan oharkabean, eta auskalo zergatik. James Joycek azaldu zuen zelan bihurtzen den pertsona normal bat mamua: hiltzen denean, desagertzen denean, ohiturak aldatzen dituenean.
Eiderrek, errealitateak duen mamu partearen kronika egiten du ipuinotan zehar, bere fikzioa ez dabil fantasien bila, baizik eta mamuen bila. Auñamendiko ibar batzuetan «Kontuz, hemen hartzak dabiltza!» kartelak erakusten diren moduan, abisatu behar da liburu honetan mamuak dabiltzala."
Joseba Sarrionandia
Comentarios 0 Comentario(s)