ETA. Historia irudietan (1951-1978)
XX. mendearen erdirantza, ikasle talde batek EAJk ordezkatzen zuen abertzaletasun historikoarekin etetea erabaki zuen, Agirre lehendakariaren heriotza eta nazioarteko komunitatearen traizioaz geroztik lur jota eta zurrunduta baitzegoen. Txillardegik proposatuta, isilpeko talde txiki horrek Euskadi Ta Askatasuna izena hartu zuen, Euskal Herriaren historiaren ibilbidea aldatuko zuen erakundeari hasiera emanez. Haien artean baikorrena zen Madariagak, bilera amaieran, laster EOKA baino ezagunagoak izango zirela bota zuen. Historiak arrazoia eman zion. Lan honen asmoa orduan sortutako erakundearen bilakaera modu grafikoan jasotzea da, 1951 eta 1978 urte bitartean; klandestinitatearen mugaz gainde, kazetaritzaren edo historiografiaren begiradatik haratago joatea. Irudiaren sasoian bizi gara eta horretan pentsatuta egin dugu lan, luze eta sakon. ETA-ren sorrerari zein bere militanteei, harremanei, banaketei, ekintzei eta ideologiei buruzko ezohiko begirada dakargu, gaur egungo belaunaldiei zein etorriko direnei iragana ulertzeko gakoak eman nahi baitizkiegu, horiek gabe ezin baita ulertu ez garena, ez izango garena.
45,00 €
42,75 €
Klub
Cantidad
Detalles
Colección
AMAIUR
Género
Ensayo
Edición
1
ISBN
978-84-16350-36-0
Idioma
Euskera
Fecha de publicación
1 diciembre 2015
Páginas
248
Peso
1500gr
Más información
Comentarios 1 Comentario(s)
Ikaragarri maite dut liburu hau. Esfortzu ikaragarria eskatu digu, baina oso pozik gelditu gara emaitzarekin; altxor apartak dauzka gogorrak, xamurrak, gordinak. Ia beldurra ematen du libu- ruaren segidari ekitea, baina ekin ekin behar diogu, ea jendeari aurrekoa bezainbeste gustatzen zaion.