Euskal mandalak Margotu, irakurri eta gure kulturari buruz ikasi
Euskal mandalak irakurri eta koloreztatzeko munduko lehenengo liburua da. Margotu eta moztu daitezkeen 15 kontakizun eta 15 diseinu ditu. Gainera, papera oso lodia eta gogorra da, edozein teknikarako egokia.
Bete-beteko lana da, zeinetan testu eta marrazki interaktiboen barruan mitologia eta ikonografia nahasten diren. Euskal ikonografiako ikerketetan, Harri Aroko disko-formako hilarrietan eta mito paganoetan oinarrituta dago.
Mandalei kolorea emateko liburu bat baino askoz gehiago da!
Lauburua eta beste patroi tradizionalak ez ezik, euskal mitologiako pertsonaia eta kontakizun nabarmenenak ere margotuko dituzu: Lamia, Basajaun eta Basendere, Eguzkilorea, Gaueko, Amalurra, Mari eta Sugaar, Sorginak, gure fauna eta flora, Akerbeltz, Herio, etab. Hau guztia, ikuspegi erabat berritzaile batetik.
- Produktu hau adimen artifizialik gabe sortu da.
- Produktu hau kultur jabetzerik gabekoa da.
- Produktu honek adimena, sormena eta adikzioa eragin ditzake.
- 8 urtetik aurrera.
- Paper oso lodia eta teknika guztietarako egokia (300gr).
Liburu-dendetan banatu aurretik ere salmenta arrakastatsua izan zuen! Durangoko Azokan eta 2023ko gure crowdfunding-ean, liburu hau sortzeko martxan jarritakoa, izandako harrera paregabea izan zen.
Comentarios 0 Comentario(s)