Haizeari begira
Nire leiho pareko etxean ez zegoen inor, baina te katilua bukatzen ari nintzela argia piztu zen gortinen atzetik, eta pertsona baten itxura sumatu nuen. Nolabait argi iturria haren atzean zegoen eta pertsonaren itzala proiektatzen zuen gortinen aurka, ombres chinoises antzoki batean bezala.
Pertsona hau arropa eranzten hasi zen: jaka edo zamarra edo berokia lehendabizi, jertse bat gero, kamiseta, eta prakak. Segundo pare batez desagertu zen, eta berriro agertu zen arropa janzten, pijama ziurrenik. Berriro ere desagertu, eta laster agertu zen, eskuan zeozer zeukala. Ahora eramaten zuen moduagatik igarri nuen katilu bat zela. Agian nire moduan tea edaten ari zen?
16,25 €
15,44 €
Klub
Cantidad
Comentarios 0 Comentario(s)