Isadora Moon Pijama-festa batera doa
Mirabella desberdintasunak egiten du berezi. Haren ama sorgina da, eta aita maitagarria, eta Mirabellak bietatik gorde du zerbait. Eta… nola ez! Isadoraren lehengusina nagusienari ikaragarri gustatzen zaio endredoak sortu eta haietan murgiltzea! Mirabellak sorginen eskolan arazorik ez sortzea agindu die etxekoei, baina iritsi berritan hasten dira gorabeherak… Edabe-eskolan ez da ondo moldatzen eta hegan egiten ikasteko saioak ezin okerrago doaz. Izan ere, Mirabellak ezin dio bere bihurri izaerari eutsi! Lortuko al dute Mirabellak eta haren lagun Karlotak egoera garaiz mendean hartzea?
Isadoraren ama maitagarria da eta aita banpiroa, eta berak bietatik gorde du zerbait.
Hortaz, haren lagun Zoek pijama-festa batera gonbidatzen duenean, Isadora pozarren dago: lehenbiziko aldia da beretzat! Zoe eta Isadora ikaragarri ondo moldatuko dira elkarrekin: mozorrotu egingo dira, tarta bat egingo dute, beldurrezko istorioak kontatuko dizkiote elkarri…
Horri guzti horri magia apur bat gehitzen badiozu, ez al duzu uste festa paregabea antolatuko dutela?
Comentarios 0 Comentario(s)