Izarrak eta haitzak
Imajinatu eskalatzaile edo mendizale ezagun baten aurrean zaudela, miresten duzun baten aurrean; garagardoa daukazuela eskuan, irribarrea aurpegian, eta ahotik hitzak jariatzen direla, konfiantza osoz. Imajinatu euren istorioetan sar zaitezkeela, euren bizitza eraiki duten pasadizoetan eta, ondoren, guztia liburu batean gordetzen duzula. Bada, horixe egin du Karlos Aretxabaleta idazle bizkaitarrak, Txapelek. Edurne Pasaban, Juanjo San Sebastian, Pou anaiak, Alex Txikon, Oihana Azkorbebeitia, Mikel Zabalza, Alberto Iñurrategi, Ekaitz Maiz, Imanol Amundarain, Irati Anda, Iker Arroitajauregi, Iñigo Basterra... horiekin guztiekin, besteak beste, solasean jardun du. Hitzaurrea Juanra Madariagaren eskutik datorkigu; azken hitza, berriz, Ioritz Gonzalez Lertxundik jarri du. Izarren eta haitzen arteko bidaia da liburua.
Liburu honen salmentaren bitartez lortutako irabaziak SOS Himalaya Fundazioari emango dizkio egileak.
Comentarios 0 Comentario(s)