Kangaroo
Liburuaren sarreran egileak argitzen digun bezala, Cook kapitaina Australiara iritsi zenean, bere espedizioko botanikoak, jauzi handiak egiten zituen piztia seinalatuz, haren izenaz galdetu omen zien bertakoei, eta hauek “Kan ghu ru” erantzun. “Kangaroo” bataiatu eta hala ezagutzen dugu geroztik delako animalia hori, nahiz “Kan ghu ru” hitzek “Ez dizut ulertzen” esan nahi duten hangoen hizkuntzan.
Pasadizoaren umorea gorabehera, zerbait esan nahi digu poesiaren izaera paradoxikoaz; izan ere, gauzen izendatze esentzial moduan ikusi ohi dugu poesia, tribuaren berbei beren esanahi jatorrizkoa emate bat, mundua eta bertako izaki guztiak birbataiatze moduko bat. Baina, aldi berean, ilunak egiten zaizkigu maiz poeten hitzak, erdizka ulertzen ditugu eta beste erdia asmatu, zuzen ala oker.
Comentarios 0 Comentario(s)