Kultura ez da bat-batekoa. Bertsolaritza aztergai
Bete-betean asmatzen dutenean, abestiek, liburuek, koadroek, pelikulek, bertsoek? gu liluratzeko ahalmen ikaragarria dute. Instant batean gertatzen da, beren sarean kateatuta gelditzen gara, baina hori izerbegaren punta baino ez da. Liluraren oinarriak ikusezinak dira gehienetan. Gustua eraiki egiten da/digute/dugu, ertz asko dituen prozesu konplexu batean. Beraz, kultura globalizatuaren garaian ba al dago erraldoia ez denarentzat tokirik? Badago, bai. Nekez, ordea, beren espazioak ez dauzkaten kultur adierazpideentzat. Erronka horri bertsolaritzak nola aurre egin dion aztertu dugu. Inertziak apaingarri folkloriko izatera zeraman, museoetan dodo baten antzera zonbi izatera. Baina bere testuinguru singlean, indarberritu egin da. Inertziaren kontra. Espero zitekeenaren kontra. Bertsolaritzak eraiki duen proiektu eraldatzaile horretan, lilura ekoizteko gakoak zeintzuk diren azaldu nahi izan dugu liburu honetan, baita ahuluneak eta erronkak zeintzuk dituen ere.
14,00 €
13,30 €
Klub
Cantidad
Detalles
Editorial
Euskal Herriko Unibertsitatea
Género
Ensayo
Edición
1
ISBN
978-84-13190-78-5
Idioma
Euskera
Fecha de publicación
29 noviembre 2019
Páginas
196
Peso
280gr
Comentarios 0 Comentario(s)