La economia como ideologia
Axolagabetasun estalki baten atzean, objektibotasun zientifikoaren itxuran ezkutatuta, ekonomiak teoria bat sortu du pixkanaka, hainbat eta hainbat gizarte desberdintasun, esplotazio zital eta gizakien bizitzen aurkako eraso justifikatzeko, ezkutatzeko eta ahalbidetzeko. Ekonomia akademiko zorrotzenaren ardurapean dauden gauzak hilik jaiotzen dira, haien existentzia azaltzen saiatzen diren modeloak sortzen diren unetik bertatik. Lanak jarduera desatsegina izateari uzten dio eta beharrezko ahalegin bihurtzen da; ondoren, zeregineko aldi bilakatzen da, eta, azkenik, enpresa kostu soila. Langileak, kapitalaren nahiaren menpe egonik eta produkzio sistema kapitalistan funtsezko ez izanik, alienazioa pairatzen du, bai eta askatasun gabezia ere, lanean –eta lan orduetan–. Gerra, goseak eragindako heriotzak, Iparraren eta Hegoaren arteko alde ekonomikoak, ingurumenaren degradazioa... ideologia hutsaren gero eta antz handiagoa duen ekonomiaren bidez azaltzen dira, haien errealitate soziala alde batera utzita.
Comentarios 0 Comentario(s)